XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ELKARRIZKETAMANUEL Olaizola
Makina bat aldiz jardun ziren leitzarra eta zestoarra elkarrekin.
1995eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, Lasartek ezarri zion txapela Mendiluze irabazleari.
Harrezkero ez du beste jendaurreko agerraldirik izan.
-
- Ez, ezagutu, hamabi urterekin ezagutu nuen.
Orduantxe iritsi berriak ginen Aiara, Leitzatik etorrita.
San Donato festak ziren, abuztuaren 7an.
Goizetik etorri ziren Uztapide eta Basarri.
Nik gizon horien entzutea baneukan lehendik ere, baina ez nituen ezagutzen.
Orduan irratirik-eta ez zen bertsoak entzuteko ere, eta lozorroan bizi nintzen; baina ordurako afizio izugarria neukan.
Plazaren erdian, bi sagardo-kupel haundi jarri zituzten, eta hantxe aulki bana jarrita, han goian eserita jardun ziren bertsotan.
Ilusio ikaragarria zegoen, eta egun hartan ez zuten Aia ase, gustora utzi bai, baina ase ez.
Egin zuten eguerdiko saio hori eta jendea txoratzen, irakiten gelditu zen.
Bazkalondoan ere, Kanoa jatetxean.
Zoragarria izan zen.
-
- Bai, orduan dena gai libreko lana izaten zen, eta gero ere bai.
Nik hamazazpi urte nituela hasi nintzen plazetan, Zaldibarren aurrena.
Han ari nintzen-eta lanean, perratzen.
-
- Uztapide eta Basarrirekin lehenengoz Amezketan.
Hangoa zen nire koinadua.
Etorri ziren sanbartolomeak, Amezketako festak, eta koinadu horrek esan zidan:
Eta nik:
Halaxe, beste bat inguratu eta joan ginen.
Amezketan, hantxe ari ziren bertsotan Uztapide eta Basarri.
Eguerdiko saioa entzun genuen.
Han ordurako lagun batzuk banituen nik, eta haiekin bildu nintzen.
Arratsaldeko saioa egin zuten bertsolari haiek, eta hurrengo egunean Zegamara zihoazela.
Basarrik garaiz joan nahi zuen ohera, horretarako beti txintxoa izan zen eta.
Uztapidek ez zuen lotarako nahi, antz ematen zitzaion, eta orduan, nire ondoan zegoen batek:
Nik esan nion:
Eta lagunak:
Halaxe, behintzat, Uztapide hasi zen, ezagutu behar zuela zein zen bertsolari gazte hura.
Azkenean saioa egin genuen.
Eta Basarriri ere lotara joatea ahaztu zitzaion Goizeko ordubatean, tabernako mostradorean txutik bertsotan aritu ginen hirurok.
Gero, Pazko bigarren batean, Andazarrateko ospitalean jardun nintzen biekin.
Eta han geundela, Bergarako gizon batek, antolatzaile ibiltzen zena, esan zidan ea joango al nintzen beste egun batean hara.
Eta nik esan:
Eta orduan, Basarrik:
Eta Uztapidek:
Halaxe, azkenean baiezkoa eman nuen.
-
- Urte bakoitzean ehun aldiz ez, baina hortik gertu.
Hogeita zazpi urtean ibili ginen elkarrekin.
-
- Atzekoz aurrerako hori, uste baino
Bertsoa ondo, hasi egin behar da, gero bukaera ona izango baldin bada.
Hori izaten da batek kopiatu baldin badu besteren baten bertsoa.
Berdin-berdin ez kantatzeagatik, atzekoz aurrera hasten da, puntua aldatuz, hasierakoa erdira paseaz, edo hirugarrenera.
Uztapide eta biok bi jokaeratako pertsonak ginen.
Nik hura oso estimatzen nuen, ikaragarri, ez dago esaterik ere.
-
- Bi klase ginen, baina arrazoietan bildu egiten ginen elkarrengana.
Nik hari, bertsoaren erdirako antz ematen nion noratsu zihoan.
Eta halaxe denbora izaten nuen nire bertsoa prestatzen hasteko.
Eta hari berdin gertatzen zitzaiola badakit nik.
Hori garrantzitsua da, elkarren jokabideak ezagutzea.
Elkarri biderik ez bazaio jartzen, batek ez du luzitzen.
Bat ondo ari denean, zergatik ari da ondo?
Besteak pilotak eskura ipini dizkiolako.
-
- Sekula ez dut horrelakorik irakurri.
Nirerik ere ez dut osorik irakurri, zati batzuk besterik ez.
Aspertu egiten naiz segituan.
Nire lehenengo liburua Andoni Lekuona apaizak eman zidan, Xenpelarrena.
Ni operatu eta handik laster, 1963an.
Artean eskuan sekula libururik hartu gabea nintzen, ez txikirik ez handirik.
Altzolan zegoen hura apaiz.
Aiako bailara bat da Altzola hori.
Ni operatu eta astean hiru aldiz joaten zitzaidan Andoni kontuak esatera.
Oinez.
Ordubete behar zuen.
Nirekin kontu esan haundi bat egin eta hark galdetu zidan:
-
- Nik nerea esango dizut, beste inor juzkatzerik ez zait gustatzen eta.
Niretzat bertsolari osoa zen, haundia.
Batzutan ez da bertsolarientzako gai onik, eta okerrik haundienak zeuzkanean ere, hark itxuraz kantatzen zuen.
Eta gozoa gizona; guk elkarrekin sekula ez genuen hitz bat altuago egin beharrik izan.
Gero presentzia izugarria zeukan.
Uztapide ikusteak berak ere gozatu ederra ematen zien jendeari.
Aldameneko bertsolaria bertsolaria kantuan ari zen bitartean bera lurrera begira egoten zen.
Errespetuzko gizona zen gero!
-
- Ez, ez naiz horretara behin ere jarri.
Horrek arrisku bat izaten du: besteren bertsoak jasotzen hasi ezkero, gero norberak haiek ere kantatzekoa, usterik gutxienean.
Nik ez dut inorengandik jaso ezer.
Nik bakarrik, ze arrazoi ematen zuten beste bertsolariek, haiei bakarrik hartzen nien kargu.